Aurtengo Malen Jaixak dauaneko
gainian dakagu eta Jai Batzordetik antolautako egitaraua ere badijua pixkanaka
pixkanaka aurrea. Aurtengo honetan
jaixetako kartela ateatzeko orduan pentsatu degu lehiaketatxo bat antolatzia
kartela diseinatzeko!!! Hori dala eta, hemendik eta ekaina bukaera arteko
herritxarrai Malen Jaixetako kartela diseinatzeko aukeria emango dixeu, eta
jasotako diseinu danan artian bat aukerauko degu irabazle bezela eta hauxe izango
herriko zein inguruko herrixetako paretetan bilauko degun kartela!!!
Honek izango dia kartela diseinatzeako orduan jarraitxu biharreko
irizpidiak edo kartel lehiaketako oinarrixak:
-
- A3
tamaina
-
- Koloreak
libre
-
- JPG
formatua
-
- Kartelian
agertu biharrekua:
o
HERRITXARRON
MALEN JAIXAK
o
Mutriku
o
Jai
Batzordeko logotipua (Balea)
- - Egitaraua
ongi ikustia kontutan hartuko da
Aurtengo egitaraua ez dauanez momentuz lotuta, iazko egitaraua erabili
biharko deue irabazliek kartela diseinatzeko orduan. Iazko egitaraua, jai batzordeko
logotipua eta iazko kartela eskuragarri eongo dia, Mutrikuko Gazte Asanbladako web
orrixan: http://zaataka.blogspot.com
Kartelak entregatzeko azkeneko epia ekainak
29, baixakua izango da. Irabazliak, hau eta gero astebeteko epia eukiko
deu, kartela aurtengo egitaraura moldatzeko!!! Badakigu ez dala denbora asko,
baƱa hola suertatu da. Kartela formatu digitalian entregatu bihar da. Mutrikuko
Gaztetxeko emailea bialdu al da (mutrikukogaztetxia@hotmail.com) edo bestela Gaztetxeko buzoitxik bota, cd baten. Nahi izanez gero al
dezue kartelan kopixa bat ere Gaztetxeko buzoitxik bota.
Jasotako lan danakin erakusketia eingo da herrixan eta horrez gain,
lehiaketako sarixak ondorenguak izango dia:
1.
Saria:
Kartel lehiaketaren irabazlia (ondorioz aurtengo jaixetako kartela) eta bi
lagunentzako afaixa herriko jatetxe baten
2.
Saria:
Herriko produktuekin osatutako
otarra bat
3.
Saria:
Herriko musika talde
ezberdinen diska sorta
No comments:
Post a Comment