2013/06/08

2013ko HERRITXARRON MALEN JAIXETAKO KARTEL LEHIAKETIA MARTXAN!!!


Aurtengo Malen Jaixak dauaneko gainian dakagu eta Jai Batzordetik antolautako egitaraua ere badijua pixkanaka pixkanaka aurrea. Aurten ere iaz bezela Kartel lehiaketia antolatzia erabaki degu aurtengo jaixetako kartela diseinatzeko!!! Hori dala eta, hemendik eta ekaina bukaera arteko herritxarrai Malen Jaixetako kartela diseinatzeko aukeria emango dixeu, eta jasotako diseinu danan artian bat aukerauko degu irabazle bezela eta hauxe izango herriko zein inguruko herrixetako paretetan bilauko degun kartela!!!

Aurtenguan aldaketa batzuk sartu ditxugu parte hartzailiek ein biharreko lanen inguruan. Alde batetik iaz bezela Herritxarron Malen Jaixetako kartela osatu biharko deue, txosnetako egitaraua eramango doana. Eta bestetik beste lantxo bat ere ein biharko deue, hain zuzen ere etxeta banatzen dian programako portadia. Bi lanak diseinu berdinian oinarritxuta eotia eskatzen da:

KARTELA
Honek izango dia kartela diseinatzeako orduan jarraitxu biharreko irizpidiak edo kartel lehiaketako oinarrixak:
-          - A3 tamaina
-          - Koloreak libre
-          - JPG formatua
-          - Kartelian agertu biharrekua:
o   HERRITXARRON MALEN JAIXAK
o    Mutriku
o   Jai Batzordeko logotipua (Balea)
-         -Egitaraua ongi ikustia kontutan hartuko da

PROGRAMAKO PORTADA
Honek izango dia portada diseinatzeko irizpidiak:
- A4 tamaina
- Koloreak libre
- JPG formatua
- Portadan agertu biharrekua: MALEN JAIXAK eta Mutriku

Aurtengo egitaraua ez dauanez momentuz lotuta, iazko egitaraua erabili biharko deue irabazliek kartela diseinatzeko orduan. Hala ere, aurtenguan jaixetako egitaraua egun bat lenuo hasiko danez, kontutan hartu 5 EGUNEKO egitaraua izango dala kartelian agertuko dana. Beraz, iazko egitarauai Uztailak 20-ko eguna sartu biharko zako, bi edo hiru ekimen eongo dia egun hontan. Iazko egitaraua, jai batzordeko logotipua eta iazko kartela eskuragarri eongo dia, Mutrikuko Gazte Asanbladako web orrixan: http://zaataka.blogspot.com

Kartelak entregatzeko azkeneko epia ekainak 28, baixakua izango da. Irabazliak, hau eta gero astebeteko epia eukiko deu, kartela aurtengo egitaraura moldatzeko!!!  Kartela formatu digitalian entregatu bihar da. Mutrikuko Gaztetxeko emailea bialdu al da (mutrikukogaztetxia@hotmail.com) edo bestela Gaztetxeko buzoitxik bota, cd baten. Nahi izanez gero al dezue kartelan kopixa bat ere Gaztetxeko buzoitxik bota.

Jasotako lan danakin erakusketia eingo da herrixan eta horrez gain, lehiaketako sarixak ondorenguak izango dia:
1.       Saria:                Kartel lehiaketaren irabazlia (ondorioz aurtengo jaixetako kartela) eta bi lagunentzako afaixa herriko jatetxe baten
2.       Saria:             Herriko produktuekin osatutako otarra bat
3.       Saria:             Zehazteko do, baina sari politxa izango da!!!

No comments: