Izar Beltz Ateneoko (Bilbo) eta Astrako (Gernika) jarduerak jazarpen
giroan igaro dira asteburu honetan. Identifikazioek, galdeketek eta matrakek
kolpatu dituzte Bizkaiko bi gune autogestionatu horiek.

Gernikako Astra Gaztetxeko eta Bilboko Irala auzoko Izar Beltz Ateneoko gazteak “in fragati” harrapatu dituzte txakurrek. Gernikan, Koadrilen Egunaren bezpera zen eta Irala auzoan, osasunari buruzko jardunaldietan murgildurik zeuden gazteak txakurrak bat-batean agertu zirenean. Ziurrenik ez da hori leporatzen dieten delitua, baina ez dutenez beren interbentzioaren arrazoirik eman, pentsatzekoa da bi gune autogestionatu horietako jarduerek azkura eragiten dietela kolore guzietako txakurrei.
Gorriak Izar Beltz-en :Larunbat arratsaldean, Ertzaintza Izar Beltz Ateneoan sartu eta adin gabeko bat kalera eraman zuen. Identifikazioa, galderak, mehatxuak eta apalkuntzen ondotik, gertakari horien arrazoia jakin gabe ateneoan geratu ziren taldekideengana itzuli zen. Gaztea identifikatzen zuten bitartean, gainontzeko gazteekin jarrera oldarkorra izan zuten Txapelgorriek. Matraka eskuan baretu nahi izan zuten sortu zen tentsioa. Kolpaturik eta asaldaturik, gazteek osasunaren inguruko jardunaldiekin jarraitu zuten.
Berdeak Astran :Bisita Txapelokerrena izan zen Gernikako Astra Gaztetxean. Larunbateko koadrilen egunaren bezperan, gauerditan, gaztetxetik ateratzen ziren bost gazte identifikatu zituzten berdeek. Hor ere galdeketa txiki baten ondoren alde egin zuten, beren jarrera justifikatu gabe, noski. Astrak antolatzen duen bigarren Koadrilen Egun hori berezia zen, Astra proiektua aurkezteko baliatu baitzuten gazteek. Gazteek eta herritarrek. Izan ere, Astra denoi irekitako eta denon eskura dagoen gune bat izan nahi baitu. Haien proiektua definitzeko prozesu luze baten ondorioa da larunbatean aurkeztu zutena. Haurrak, gazteak eta helduak elkartzen dituen Astra lau pareta baino gehiago da.

Xirika-tik hartua
No comments:
Post a Comment