2007/10/23

Kaskagorri eta GazteSarea audientzia nazionalera deitu dituzte bihar

Gaur goizean izan dira deklaratzera deituak Kaskagorri Bilboko Gazte Mugimenduaren Konpartsa eta Gaztesarea, Gazte Mugimenduaren ataria. Aurtengo Aste Nagusian burututako Kaskaerrepresaliatuen omenaldiaren harira, enaltecimiento del terrorismo eta humillación a las víctimas delitua leporatzen zaie.
Aurtengo Bilboko Aste Nagusian urtero bezala burututako Kaskaerrepresaliatuen omenaldia burutzeagatik kereila aurkeztu dute audientzia nazionalean, hau dela eta, Enaltecimiento y justificación de los delitos de terrorismo y de humillación a las víctimas de los delitos de Terrorismo y de sus familiares delitua leporatuta, bihar goizean deklaratzera deituak izan dira Kaskagorri eta Gaztesarea.
Kaskagorriren aurkako eraso honen baitan, http://www.kaskagorri.org/ Gaztesareako zerbitzarian izatea, arrazoi nahikoa da kereila jartzailearen arabera Gaztesarea ere akusatzeko.
Erasoa salatzeko elkarretaratzea bihar
Bilboko Ezker Abertzaleak elkarretaratzea deitu du erasoa salatzeko bihar asteartea arratsaldeko 8etan Etxebarrieta Anaien plazan.

1 comment:

Anonymous said...

dignidad y ¿justicia?