2008/01/29

Pintada faxistak Debako gaztetxian!

Debako Gazte Antifaxistak:
Pasa berri den larunbatean (urtarrilak 26), Debako herriak faxisten bisita jasan zuen berriz ere. Oraingo honetan ere, Gaztetxea izan zen jo-puntua. Bertan pintada bat egin zuten iluntzeko 10ak aldera, Gaztetxea hutsik zegoelarik. Bigarren aldia da Debako Gaztetxea jo-puntu gisara hartu dutela, izan ere lehen aldiz urriaren 6an pasa ziren. Orduan, Donostiako mobilizazio faxistara dei egiten zuten panfletoak bota zizkiguten auto batetik.
Gertaera faxista hauek salatzeko, Otsailak 2, larunbata, 13:00tan Plaza Berrian burutuko den kontzentraziora bertaratzeko deia luzatzen dizuegu.
ERASO FAXISTEI GOGOR ERANTZUN!!!

No comments: